Herenegun tiroz zauritutako goizuetarrari alta eman diote

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 10a, 08:30
Atxiloketaren momentua.

Erasotzailea gaur ostirala eramanen dute epailearen aurrera eta tiroaren ondorioz lepoan zauriak zituen bizilagunari, aldiz, sendagiria eman diote dagoeneko.

Gertakariak asteazken arratsaldeko zortziak aldera izan ziren, bien artean liskarra piztu zenean. Bizilagunen arabera, liskarrean parte hartu zuten biek harreman ona zuten euren artean, baina aspaldixkotik zerbait aldatu zen euren adiskidetasunean. Bizilagun batek azaldu duenez, ustezko erasotzaileak bere burua eskaini zuen biktimaren oiloak eta ardiak zaintzeko.

Azken egunetan, animalietako batzuk hilda agertuak ziren, eta erasotua bere etxebizitzan agertu zen. Herenegun beste desadostasun bat izan zen, eta ustezko erasotzaileak tiro egin zion biktimari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun