Mozorroak jantzi eta zahagiak dantzatzeko egunak ate-joka dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 19a, 15:45
Zahagi dantza dantzatuko dute gaztetxo zein helduek.

Gaztetxoen zahagi dantzarekin otsailaren 23an, igandean, hasiko dituzte inauteriak Goizuetan. Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, herrian ez da kolorerik faltako: eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen dute Zirkua gaitzat dutela. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 29an.

Otsailak 23, igandea
17:00etan gaztetxoen zahagi dantzarekin hasiko dituzte inauteriak. 18:00etatik 21:00etara dantzaldia izanen dute Leire eta Maria trikitilariekin eta 21:30ean mozorroen afarian biharamunerako indarrak hartuko dituzte. 

Otsailak 24, astelehena
08:00etan mozorroak baserrietara abiatuko dira. 10:00etan  konpartsakoek plaza apainduko dute. 11:30ean gosaria. Gero,  Zirkua gaitzat hartuta, herrian konpartsa izanen da. Eguerdian ume eta helduen bazkaria. 14:00etatik 16:30era umeek tailerrak eta zinema emanaldia izanen dituzte Goxalin. 18:00etan txokolate jatea eta dantzaldia izanen dute Gorka eta Garazirekin. Ilunabarrean mozorroen etorrera. 22:00etan mozorroen afaria.

Otsailak 25, asteartea
09:00etan mozorroen gosariak alaituko du herria eta 10:00etan mozorroak dantzan ibiliko dira herriko kaleetan barna. 14:30ean bazkaltzera joanen dira eta  17:30ean  zahagi dantza izanen da Motzanetik hasita. 18:30etik 21:30era Txoko DJa 22:00etan  mozorroen afaria. 

Otsailak 29, larunbata
13:00etan poteo musikatuarekin hasiko dute eguna, Igandea txarangako kideak gonbidatu dituzte. 14:30ean mozorroen bazkaria izanen da eta 17:30etik aurrera, txarangaren erritmora bukaera emanen diete inauteriei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun