Azken hilabeteetan egoera ezegonkorrean egon ondotik, azaroaren 28tik, aurrera pediatra zerbitzua izanen dute berriz ere Goizuetan. Ostegun goizetan, 11:15etik 14:00etara bitarte, Teresa Rodriguezek artatuko ditu herriko ttikienak. Osasun Kontseilariak Udalari jakinarazi dionez, aurrera begira, pediatra lanpostu hori oposizio lehiaketa bidez esleitzeko asmoa dute. Esleipen horretan, Leitza eta Goizuetako postuak batera banatuko lirateke. Ea hala den eta arazoa behin betiko konpontzen den.
Gogoratu behar da pediatria zerbitzua berriz ezartzea eskatuz hainbat mobilizazioa egin direla Goizuetan eta Leitzan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!