2018ko otsaila arte Leitzako osasun zentroan atxikitua zegoen pediatrak ematen zuen zerbitzua Leitza, Lekunberri eta Goizuetan. Data honetatik aurrera zerbitzua kendu zuten eta larrialdietan Leitzara (ordubete, joan etorria) joateko agindu zieten.
Maiatza arte, aurretik zegoen pediatrak, bere borondatez, zerbitzua ematen zuen.
Alkatea zonaldeko arduradunakin bildu, sinadurak bildu, kontzentrazioak egin… ondoren, Goizuetan berdin jarraitzen dute, zerbitzurik gabe.
Zonaldeko pediatriako postuak hiru herriak hartu behar dituela kontutan hartuta, Goizueta eta Aranoko herritarrak pediatraren zerbitzua herrian eskatzen dute.
Gurasoek idatzi bat erregistratu zuten Goizuetako udaletxean. Bertan, alkatea Osasunbideko arduradunen batekin biltzea eskatu zuten, gai honetaz aritzeko. Gainera, zerbitzu hau eskatuz astero elkarretaratzea egiteko asmoa ere azaldu zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!