Goizuetako festak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Herritar eta bisitariek ekitaldi andana izanen dituzte aukeran.

Asteazkenean hasi eta igandera bitarte, festa giroak hartuko du Goizueta. Haur jokoak,  herri-bazkariak eta afariak, dantzaldiak... izanen dituzte eta blusa berdea soinean, herria hankaz gora jarriko dute festetako azken egunean.

Abuztuak 14, asteazkena

11:00etan gazte kuadrilen arteko paella prestaketa plazan. 12:00etan txupinazoa. Ondoren erraldoi eta buruhaundiak Igandea txarangarekin eta txosna irekiera. 14:30ean gazte bazkaria ikastolan. 17:30ean Zuttik elektrotxaranga eta joko-poteoa. 19:30ean peñaren irteera ikastolatik.  20:00etan gazte txupinazoa Gaztetxean. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa. 23:00etan Iratzar taldearen eskutik dantzaldia. Ondoren Igandea txaranga.

Abuztuak 15, osteguna

07:30ean diana dultzaineroekin. 08:00etan entzierroa. 10:30ean meza eta prozesioa. 12:00etan erraldoi eta buruhaundiak dultzaineroekin. Ordu berean gazteen pilota partidak: Oihan Legarreta eta Xuban Iturbe-Aiur Elizazu eta Eukeni Etxenike. Segidan, lehen mailako afizionatuen partidak: Apezetxea eta Murgiondo-Etxezarretaeta Arrate. 13:30ean Igandea txaranga. 17:30ean zezenak.19:00etan bertso-saioa: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Aritz Zerain. Ondoren Igandea txaranga. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa. 21:30ean Milketxi DJarekin dantzaldia Ikastolan. 21:45ean herri-afaria Umore Ona elkartean. 00:30ean kalejira.

Abuztuak 16, ostirala

11:00etan puzgarriak eskolan. 11:30ean toka txapelketa. 12:00etan sagardo-dastaketa. 13:00etan Igandea txaranga. 16:00etatik 18:00etara haurrentzako puzgarriak eskolan. 18:00etan jotak, Acordes Navarros taldearen eskutik. Ondoren Igandea txaranga. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 23:00etan Bocabeats Comedia taldearen eskutik Beatbox plazan. Gero dantzaldia  plazan Laiotz taldearen eskutik. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena.

Abuztuak 17, larunbata

08:00etan entzierroa. 11:00etan erraldoiak eta buruhaundiak herrian barna trikitilariekin. 12:00etan pilota partidak (Egoitz Elizegi eta Beñat Apezetxea-Oier Zabaleta eta Mikel Leonet; Iker Salaberria eta Iker Elizegi-Olaizola III.a eta Mariezkurrena). 13:30ean Igandea txaranga kalez kale. 17:00etan XVI. mus txapelketa Ixkibi kanpinean. 18:30ean Umore Ona dantza taldekoak plazan, Leitzako txistularien laguntzaz. Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena. 19:30ean dantzaldia Gabezin taldearen eskutik. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 00:00etan dantzaldia plazan, Gabezinen eskutik.  Ondoren Bull DJa ikastolan eta Igandea txaranga kalez kale.

 

Abuztuak 18, igandea

08:00etan entzierroa. 12:00etan peñaren irteera. 12:00etan pilota partidak (Uitzi eta Iruretagoiena-Salaberria eta Uzkurdun; Aitor Aizkorbe-Antton Apezetxea eta Huizi eta Lizeaga). Ondoren Igandea txaranga. 14:30ean peñaren bazkaria ikastolan. 17:00etan kalejira Igandea txarangarekin. 18:30ean, zezenak. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. 00:00etan festen bukaera ekitaldia. Segidan Txamukos eta Igandea txaranga.

Erlazionatuak

«Festetako bizitasun hori egunerokotasunera ere zabaltzea da gure helburua»

Leitzaldea Goizueta

Unai MIRANDA BERROETA, Goizuetako alkatea Zaindu maite duzun hori, dio abesti ezagunak eta horretan dihardu Unai Mirandak, «betidanik izan d...
Goizuetako festak iruditan

Leitzaldea Goizueta

Urre gorria dira argazkiak, bereziki besta girokoak badira. Momentu goxoak, orduko ohiturak eta jantziak oroitzeko bide ematen dute. Hemen bildutak...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun