100 hektarea erre dira Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 7a, 07:48

Goizuetako sutea. Argazkia: Garazi Loiarte.

100 hektareatako arboladi, sasi eta larreak erre dira. Sutea kontrolpean dago.

Suhiltzaileek Goizuetako Burugorri erremuko sutea kontrolatzea lortu dute. Guztira 100 hektareako arboladi, sasi eta larreak erre dira eta oraindik lanean ari dira. Azken orduetako euriteek eta haizea gelditzeak mesede egin diote suteari. Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileak ez ezik, Goizuetako boluntarioak ere aritu dira lanean. Orain lanak bukatzen ari dira.

Bestalde, Oronozko suhiltzaileak Baztanen ere izan dira, Bagordin. Bertako sutea ere kontrolatu dute.

Gainerako suteak itzaltzea lortu dute. Berako suhiltzaile boluntarioek itzali zuten lehendabizikoa, atzo arratsaldean baina gauean berriz ere koan behar izan ziren.

Gisa bertsuan, bertze landaretza-sute batzuk ere antzeman dituzte Lesakan, frontoi ondoan, eta Baztanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun