Goizuetako sua itzaltzeko laguntza eskatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 6a, 10:59

Suhiltzaileak, bertzeak bertze, Oronoz-Mugairin, Zigan, Beran eta Goizuetan ari dira lanean.

Haizea tarteko, eskualdeko hainbat herritako suteak itzaltzeko baldintzak zailtzen ari dira. Nafarroak, Burugorri inguruko sutea itzaltzeko, estatuari aire bidezko laguntza eskatu dio. Suak, aldi honetan, joan den asteazkenean gertatutako sutearen ondoko mendiak erre ditu.

Ez da Nafarroa iparraldeko sute bakarra. Ziga eta Berroeta inguruan zein Beran ere buru-belarri ari dira lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun