Leitzako inauterietako atsauretuen pesta ilbeltzaren 25etik 30era ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 06:30
Larunbat gauerdian kalejira eginen dute plazatik Atekabeltzera. Argazkia: Pablo Feo

Larunbatean eskean ibiliko direnentzat Aurreran bazkaria izanen da eta igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran ibiliko dira

Ostiraletik asteazkenera atsauretuen pestan murgilduko dira Leitzan. Ostiral arratsaldean umeen kalejira izanen da. Larunbatean Aurreran bazkaria izanen da eskean ibili direnentzat eta hortik aurrera, txoko guzietara hedatuko da inauterietako giroa. Igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran aterako dira eta astelehen eta asteartean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eskean.

Ilbeltzak 25, ostirala

15:00etan umeen-kalejira izanen da, musikaz alaiturik.

 

Ilbeltzak 26,  larunbata

14:00etan Aurrera elkartean bazkaria izanen da. 16:00 aldera eskean hasiko dira herriko etxeetan. 01:00etan kalejira eginen da plazatik Atekabeltzera. Ondoren, karaokea.

 

Ilbeltzak 27, igandea

12:00etan mozorro eta gurdiak Incansables txaranga lagun, kalejiran ate-rako dira. 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara txu-txu trena herrian barna. 14:30ean atsauretuek bazkaria izanen dute eskolako jangelan eta 19:00etatik 23:00etar Joxe Mendizabalen musikaz gozatzeko aukera izanen dute.

 

Ilbeltzak 28, astelehena

09:00etan gazteak elkartuko dira Aurrera parean Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko. 17:00etan umeen- kalejira izanen da herrian. Ondoren txokolatada eta goxokiak banatuko dizkiete. 19:00etatik 23:00etara Joxe Mendizabalen musika emanaldia izanen da.

 

Ilbeltzak 29, asteartea

09:30ean mozorroak Erasote auzora joanen dira, eskean. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak eta jokoak izanen dira frontoian.14:00etan Aurrerako bazkideen bazkaria izango da eta atsaureek Sagastin bazkalduko dute. 16:00etatik 18:00etara  puzgarriak antolatu dituzte frontoian. 18:30ean Atsaureen kalejira izanen da. Ondoren, 19:30etik 21:30era eta  23:30etik 01:30era bitarte, Gabezin taldearekin musikak girotuko du herria.

 

Ilbeltzak 30, asteazkena

17:00etan Umeentzako ‘Kalean otso etxean uso’ ikuskizuna, zineman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun