Leitzako inauterietarako egitaraua prest du Atekabeltz gaztetxeak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 22a, 08:45

Mozorro gaua karaokearekin borobilduko dute Atekabeltz gaztetxean.

Afari txartelak ostegunera arte eros daitezke Torrean.

Leitzako inauteriak ate joka ari dira dagoeneko. Urtero bezala, ohiko egitarauaz gain, gaztetxean ere mugimendua antzemanen da. Ilbeltzaren 26rako, larunbaterako, hitzordu ederra antolatu dute.

21:30ean afaria izanen dute. Bertsolariek girotuko dute mahai-ingurua eta sorpresak ere izanen dira. Txartelak ostegunera arte Torrean egonen dira salgai. 00:45ean, plazan, brindisa eginen dute; 01:00etan, berriz, omenaldia Atekabeltzen. Eguna borobiltzeko, dagoeneko tradizio bihurtu den karaokeaz gozatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun