Leitzako Santiburtzio pestak abuztuaren 10etik 15era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 9a, 07:59

Aurrera taldeko ezpatadantzarek ostiral eguerdian dantzatuko dute plazan.

Txupinazoa ostegun arratsaldean botako bada ere, joan den asteburuan Plazaola aldizkariaren banaketa eta umeen eguna ere izan zituzten 

Joan den larunbatean, Plazaola aldizkaria banatu zuten Leitzan eta igandean umeen eguna izan zen Ingurutxo eta guzti, nolabai Santiburtzio pesten hasiera ez ofiziala eginez. Txupinazoa, berez, ostegun arratsaldean botako dute eta saria emanen zaio Plazaola aldizkariko azalaren egileari. Aurretik, kuadrillen arteko herri kirolak, elkartasun manifa, jubilatuen bazkaria eta herri bazkaria ere izanen dituzte. Hortik aurrera, beste sei eguneko pesta haundia izanen dute Leitzan.

 

ABUZTUAK 10, OSTEGUNA

11:30 Kuadrillen arteko herri kirolak plazan. 13:00 Elkartasun manifa. 13:30 Jubilatuen bazkaria. 14:00 Herri bazkaria karrapean, musikaz alaiturik. 18:00 Txupinazoa eta Plazaolako aldizkariaren azalaren egileari sari-banaketa. Ondoren, Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhaundiak herrian barrena kalejiran. Segidan, zuzeneko emanaldia Aurrerako atarian. 21:30 Zezensuzkoa. 23:00 Tximeleta taldea plazan. 0ndoren, Plazako txoznan DJ Bull. 01:00 Incansables txarangaren erronda.

 

ABUZTUAK 11, OSTIRALA

08:00 Diana txistulariekin.09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 10:30 Hamaiketako irekia karrapean. 12:00 Aurrera dantza taldeko Ezpatadantzariak plazan. Ondoren Afizionatuen arteko pilota partidak plazan. 13:00 Aurreratik Incansables txaranga aterako da. 17:00 Leitzako Bertso Eskolako bertsolariak Aurreran.18:00 Zezenak plazan. 19:00 Herri kirolak plazan: Aizkolariak. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte.19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:00 Leitzako ingurutxoa nahi duen guztiarentzat. Ondoren, zezensuzkoa. 23:00 Laiotz taldearekin erromeria. 01:00 Incansables txarangaren erronda.

 

ABUZTUAK 12, LARUNBATA

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 09:00 Zumba. Ondoren gazte gosaria eta ginkana plazan. 11:30 Txoro-txaranga. 13:00 Incansables txaranga karrapean. 14:30 Gazte bazkaria karrapean. 17:00 Zezenak plazan. 18:00 Gazte txupinazoa eta kalejira aldarrikatzailea. 19:00 Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren, goxokiak banatuko dituzte. 20:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik aterako dira. 21:30 Zezensuzkoa. 23:30 Niña Coyote eta Chico Tornado eta La Mala Pecoraren kontzertuak. Ondoren DJa plazako txoznan. 02:00 Kontzertua Atekabeltzen. 03:00 Leitzako ingurutxoa nahi duen guztiarentzat.

 

ABUZTUAK 13, IGANDEA

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 11:30 Esku pilota partida bertsolariek girotuta plazan. Ondoren Umeentzako apar-festa plazan. 12:00 Paella lehiaketa. 13:00 Incansables txaranga plazan. 17:00 Zezenak plazan. 18:00 Igualadako Castellerrak. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. 19:00 Aspeko pilotari profesionalen partidak Amazabal pilotalekuan. 19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik aterako dira. 20:00 Rock kalean. 21:30 Zezensuzkoa. 23:00 Oihan Vega. 01:00 Incansables txaranga gaueko erronda egitera aterako da.

 

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Bertso-saioa plazan. Ondoren txakolin dastaketa Karrapean. 13:00 Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 18:00 Dirt jump bizikleta salto ikuskizuna. Ondoren goxokiak banatuko dituzte eta Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 21:30 Zezensuzkoa. 22:00 Herri afaria plazan. Afalondoan Incasables Txaranga. 02:00 Zezenak plazan.

 

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Herri kirolak plazan. Harri-jasotzaileak eta txingalariak. 13:00 Incansables txarangaren erronda. 14:00 Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00 Helduen entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00 Helduen ingurutxoa plazan. Ondoren goxokiak banatuko dituzte. 20:00 Ortzadar taldearen emanaldia. 22:00 Zezensuzkoa. 23:00 Txamukos mariatxia plazan. Ondoren Gaixoa ni Incansables txarangarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun