Herrietako bestetako kontuak

Umeen Eguna ospatu dute Goizuetako Amabirjin festak hurbiltzen direnaren seinale

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 9a, 09:18

Irumaita txaranga gogotsu aritu zen igande goizean Goizuetan.

Igandean hainbat ospakizun egin zituzten

Goizuetan Amabirjin festak ospatuko dituzte abuztuaren 13tik  18ra, baina haurrentzako aurreratu egin dira ospakizunak. Abuztuaren 7an, igande osoan hainbat ekitaldi izan zituzten.

 

Goizean goiz, Umore Onako korua kalez kale ibili zen, aurorak kantari. Haur eta gurasoek osatutako Irumaita txaranga ere ibili zen. Meza, pilota partidak eta umeen bazkaria izan zuten goiz-eguerdi partean. Aratsaldean, zezenak eta poniak, Guraso Elkarteak prestatutako berendua eta arratsaldeko erakargarririk handiena: Ion Areitiok eta Gorka Susperregik eskainitako trialsin ikuskizuna. Mugi zaitez disko festarekin bukatu zen Umeen Eguna. Orain, festen esperoan daude Goizuetan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun