22. Korrika

‘Uhinak’ Korrikari buruzko dokumentala ostegunean Leitzan

Izaskun Igoa Jaimerenarena da dokumentaleko testigantzetako bat.

Hastear da Korrika, eta giroa berotzeko Uhinak dokumentalaren emanaldia izanen dute ostegunean Leitzan. Herri Aretoan izanen da emanaldia 19:00etan, eta dokumentalaren ondoren Leitzako urte ezberdinetako Korrikako argazkiak ikusteko aukera izango da. 

Eskualdeko bi herritarren testigantzak jasotzen ditu dokumentalak: Zigako Izaskun Igoa Jaimerenarena eta Sarako Haira Aizpurua Ibargarairena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun