Toptoparekin erosketak orain dendan ere jaso ditzakezu

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2021ko urt. 16a, 07:00

Nafarroako top produktuak online saltzeko Toptopa plataforma martxan jarri dutenetik hilabete batera, zerbitzua zabaltzen segitzen dute. Orain erosketak dendan jasotzeko aukera ere badute bezeroek, bidalketa gastuak ordaindu gabe.

Elizondoko zortzi, Iruritako bat, Doneztebeko zortzi, Berako hamar, Lesakako zazpi, Leitzako hiru, Altsasuko hamar, Etxarri-Aranazko bi eta Arrotxapeako hiru denda dira online salmentarako plataforman, 52 guztira. Erosketak online egiteko aukera ematen diete bezeroei, eta behin erosketak eginda, bezeroek etxean jaso ditzakete erosketak, dendako 5,78 euroko bidalketa gastuak ordainduta. Ez hori bakarrik. Orain erosketak dendan ere jaso ditzakete, inolako bidalketa gasturik ordaindu gabe.

Bertzalde, aipatu behar da, joan den asteaz geroztik merkealdian daudela Toptopako hainbat dendatan. Gure dendetan, tokikoak ditugun horietan, norberari hobekien heldu zaion moduan erosketak egin eta gainera deskontuak probesteko aukera bikaina izan daiteke! Eta tokiko denda, zerbitzu eta ekoizleek ere ateak zabalik dituzte proiektuarekin bat egin nahi izanez gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun