Denok bat federazioa osatzen duten Nafarroako tokiko saltokiek, Cederna Garalur federazioarekin lankidetzan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzarekin garatu dute Toptopa online salmentarako plataforma. Eskaintza zabala bildu dute: elikagaiak, moda, osasuna eta edertasuna, artisautza, etxea, edariak, aisialdia, folklorea, lanerako arropa... Elizondoko zortzi, Iruritako bat, Doneztebeko zortzi, Berako hamar, Lesakako zazpi, Leitzako hiru, Altsasuko hamar, Etxarri-Aranazko bi eta Arrotxapeako hiru dendek osatzen dute Toptopa. Dena den, ateak zabalik dituzte eta nahi duten tokiko denda, zerbitzu eta ekoizleek plataforman parte har dezakete.