Toptopa plataformako hainbat dendatan merkealdian daude

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroako tokiko 52 saltokik joan den abenduan estreinatu zuten Toptopa.shop webgunea, bertako produktuak online saldu eta bezeroek etxetik bertatik erosi eta disfrutatu ahal izateko. Joan den astez geroztik, berriez, denda horietako aunitzetan deskontuez gozatzeko aukera dute bezeroek. Ez galdu aukera!

Denok bat federazioa osatzen duten Nafarroako tokiko saltokiek, Cederna Garalur federazioarekin lankidetzan eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren laguntzarekin garatu dute Toptopa online salmentarako plataforma. Eskaintza zabala bildu dute: elikagaiak, moda, osasuna eta edertasuna, artisautza, etxea, edariak, aisialdia, folklorea, lanerako arropa... Elizondoko zortzi, Iruritako bat, Doneztebeko zortzi, Berako hamar, Lesakako zazpi, Leitzako hiru, Altsasuko hamar, Etxarri-Aranazko bi eta Arrotxapeako hiru dendek osatzen dute Toptopa. Dena den, ateak zabalik dituzte eta nahi duten tokiko denda, zerbitzu eta ekoizleek plataforman parte har dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun