Goiuri Alberdi: "Dietek sortutako gaixotasun kronikoak dira gehien artatzen direnak gure osasun sisteman"
Xorrotx eta Fin

Hamar urte beteko ditu aurten Bidazi Bidasoaldeko Kontsumo Elkarteak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza eginen dituzte urte osoan. Horietan lehenengo ekitaldia gaur ortziralean izanen da. Goiuri Aresti Alberdik Elikadura sistema osasunaren begiradatik izeneko solasaldia ematen du, Asunek Behatokiaren eskutik, Beralandetan, 19:00etan.