Ortziralean, proiektuaren izen bera duen liburua eta erakusketa aurkeztu zituzten kultur etxean egindako ekitaldian eta jende saila bildu zen. Liburuko testuak eskribitu dituen Jon Abrilek eta ilustrazioak egin dituen Julia Artiedak hartu zuten hitza, eta haiekin batera, Marisol Tabernak eta Ixa Ordoñezek bi emakumeren istorioak kontatu zituzten. Orduan inauguratu zuten erakusketa ere eta azaroaren 13ra arte ikusgai izanen da kultur etxean, astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 20:00etara.
Bisita antzeztuak
Emakumeen istorioak ezagutzeko, bi bisita gidatu ere antolatu dituzte. Hain zuzen, lehenbizikoa larunbatean, urriaren 17an, egin zuten, eta Herriko etxeko plazatik abiatuta, ordu eta erdi inguruko bisita antzeztua egin zuen emakume talde batek. Azaroaren 8an eginen dute hurrengoa, 12:00etan.