«Jendea ez da betikotasunetik erraz ateratzen»

Ttipi-Ttapa

Eraldatzen proiektuaren sortzailea da Ane Barrenetxe Bertiz.

Ane BARRENETXE BERTIZ, Elizondoko gaztea.

Ane Barrenetxek gero eta ikusgarriagoa ikusten du queer errealitatea herrian. Azken urteotan ekimenak, aldarrikapenak eta elkarguneak ugaritu direla dio, baita espazio seguruak ere. Hala ere, oraindik desberdintasunak sumatzen ditu, eta bidea egiteko dagoela uste du: «Herri ttiki guztietan kuir errealitatea bizitzeko eta adierazteko askatasun handiagoa behar da».
 

Militantziak eta inguruan sortutako harremanek komunitatea eraikitzen lagundu diotela azaldu du. Orain, ordea, belaunaldi berrien inplikazioak kezkatzen du. Lortutako espazio eta borrokak mantentzeko transmisioaren garrantzia azpimarratu du, «belaunaldien arteko zubiak» sortu beharra nabarmenduz.

Eskualdeko disidenteak batzeak indarra ematen duela uste du, eta borroka pertsonala kolektibizatzeak inguruan ere eragina duela: «Etxean jada nabaritzen dut, lehen planteatzen ez zituzten gaiei buruz hausnartzen ikusten ditudalako». Akitzeko, mezu baikorra utzi die eskualdeko kuir pertsonei: «Gure borrokak bazterrak inarrosiko dituelako eta, elkarrekin, loratuko garelako. Muxo bana».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun