Eraldatzen jaialdia larunbat honetan Elizondon egun osoko egitarauarekin

Ttipi-Ttapa

Dantza eta aldarria nagusituko dira larunbatean Baztango Gaztetxean.

Eraldatzen jaialdia antolatu dute Eraldatzen proiektuko sortzailea den Ane Barrenetxek eta Baztango Iñarrosi gazte feministek. Larunbat honetan, urriak 17, musikaz eta dantzaz gozatzeko eguna izateaz gain, hausnartzeko, saretzeko eta aldarrikatzeko eguna ere izanen da Baztango Gaztetxean. 

12:00etan hasiko dira ongietorriarekin eta, 12:30ean, Bidenabar taldeak bermuta girotuko du. 14:00etan bazkaria eginen dute Baztango Gaztetxearen pareko estalpean eta, bazkalondoan, 17:00etan, bingo musikatua eta mojitada iragarri dituzte.

Bazkarira apuntatzeko aukera bihar arte zabalik

Bazkarira apuntatu nahi duenak lotura honetan klikatuta egin dezake.

Larunbat ilunabarrean, 19:00etan, ekitaldia eginen dute eta horren segidan, 19:30ean, Zunba Kuirra izanen da Boloma bikotearen eskutik. Ondotik, afaltzeko ogitartekoen eskaintza zabalduko dute gaztetxean, gaueko dantzaldiarekin hasi aitzinetik.

Dj Kalapis-ekin hasiko da gaua 23:00etan, Dj Merkatalaborekin segituz eta Dj Fifi ta Fefa-rekin akabatuz eguneko egitaraua.

Jaialdi osoan eskuz egindako mertxa paratuko dute eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun