Bestak 2026

Igantziarrak zapi berdea jantziko dute ortziraletik asteartera bitarte

Ttipi-Ttapa

Bestak Igantzin San Migel egunaren bueltan.

Igantziko bestak ospatuko dituzte igantziarrak irailaren 25etik 29ra bitarte. Ortziraletik asteartera. San Migel eguna izanen dute azken ospakizun eguna, baina ortziraletik egitarau zabalaz gozatzeko aukera izanen dute bertakoak eta ingurukoak ere. Dagoeneko besten dosi txiki bati zaporea hartzeko aukera izan dute pasaden larunbat eta igandean, gazta lehiaketa, karrika bueltak eta dantza emanaldia izan baitituzte bertzeak bertze.

Egitarau borobila ortziraletik asteartera Igantziko bestetan

IRAILAK 25, ORTZIRALEA

17:00etan goitibehera txapelketa. 20:00etan altxaferoa eta besten hasiera. 20:30ean karrika buelta kankailu eta buruhandiekin gaiteroak alaitua. 00:00etan Trikidantz taldearekin dantzaldia frontoian.

IRAILAK 26, LARUNBATA

10:00etan karrika buelta gaiteroekin. 11:00etan toka txapelketa frontoian haurrentzako eta helduentzako. 12:00etan kankailu topaketa, Oiartzun, Sunbilla eta Igantziko konpartsekin, gaiteroek alaituta. 18:00etan Herri kirolak. Herriko haurren erakustaldia Nafarroako arpana txapelketa mistoa (kanporaketa). Ondotik gazteen arteko desafioa. 21:30etik 00:00etara txaranga. 00:00etan betizuak zezen plazan. Azkenik, 01:00etatik 05:00etara DJ Endara plazan.

IRAILAK 27, IGANDEA

10:00etan karrika buelta txistulariekin. 12:00etan txistu kontzertua elizako
atarian. 17:00etan pilota partidak:

  1. Aiert Baleztena (Arantza)-Ekai Mikelperizena (Bera) / Oihan Andueza-Jerai Bazterrika (Igantzi)
  2. Maddi Iratzoki-Joana Iratzoki (Igantzi) / Eneritz Muñoa (Lesaka)-Ainara Hita (Igantzi)
  3. Oian Canabal-Aratz Oliden / Iosu Igoa-Beñat Garmendia

Eguna akabatzeko, 20:00etan Lesakako Bandaren kontzertua eta 21:30ean haurrentzako zezensuzkoa.

IRAILAK 28, ASTELEHENA

09:00etan gazteen gosaria. 10:00etan karrika buelta txistulariekin. 10:00etatik 12:00etara haurrentzako puzgarriak frontoian. 11:00etan haurrentzako animaliak zezen plazan. 12:00etan betizuak zezen plazan. 14:00etan haurrentzako herri bazkaria. 14:00etan herri bazkaria bertsolariekin alaitua. 15:00etatik 18:00etara haurrentzako puzgarriak frontoian. 19:00etatik 21:00etara Jaiak txaranga.

IRAILAK 29, ASTEARTEA

09:30ean karrika buelta txistulariekin. 09:30ean karrika buelta ezpata dantzariekin. 11:30ean meza nagusia abesbatzak alaitua. Bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra eta ezpata dantzari eta dantzarien saioa. 17:00etan soka dantza. 19:30ean mutxikoak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun