Bestak 2026

Etxalarko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 12a

Aurten ere abuztuaren 15ean herriko dantzariek euren emanaldia eginen dute, Etxalarko bestetako egun handian.

Ortziralean, txupinazoaren aitzinetik. X. Lasterketa Herrikoia eta agerraldi isila eginen dute eta hondarreko egunean, Asaua ermitako zelaian eta bertso bazkaria Larraburuan

Bortz eguneko besta egitarau oparoa izanen dute aurten ere Etxalarren, abuztuaren 14tik 18ra. Ortzirale arratseko txupinazoaren aitzinetik X. Lasterketa herrikoia eta ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ agerraldi isila eginen dute. Larunbat eguerdiko meza ondotik herriko dantzarien saioa izanen da eta arratsaldean herri kirolak. Igandean haurrei zuzendutako ekitaldian, astelehenean pilota eta mus txapelketak eta asteartean, nola ez, Asaua ermitako zelaian eta bertso bazkaria Larraburuan. Bertze hainbat ekitaldirekin batera, hori bai.

Abuztuak 14, ortziralea

17:00etatik aitzinera X. lasterketa herrikoia. Haur eta helduentzat lasterketa ez lehiakorra. 18:00etan helduen lasterketa. Ondotik merienda. 19:45ean agerraldi isila Euskal Presoak Euskal Herrirat. 20:00etan txupinazoa, txistulariak, trikitilariak, ELUTXA txaranga, buruhandiak eta kankailuak. Xanpaina eta goxokiak banatuko dituzte. 21:30ean herri afaria frontoian. Herri afarian eta ondotik txarangak. 00:30etik 04:00etara dantzaldia Biziraun erromeria taldearekin.

Abuztuak 15, larunbata

10:30ean diana gaitero, buruhandi eta kankailuekin. 12:00etan meza txistulariekin. 12:30ean herriko dantzarien saioa txistulari eta musikariekin. Ondotik eskola zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat. 18:00etan herri kirolak: aizkora, harri altxatzea eta motozerrarekin erakustaldia. 20:00etatik 21:30era eta 00:00etatik 02:30era Fan&go taldearen emanaldia. 23:00etan su artifizialak.

Abuztuak 16, igandea

10:00etan diana trikitilari, buruhandi eta kankailuekin. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara haurrentzat joko parkea eta txu-txu trena. 13:30ean Asauttiki. 16:30etik 18:30era eskalada frontoi gibelean haur eta helduentzat. 18:00etan herriko gazteen arteko herri kirol desafioa. 20:00etatik 21:30era Destino Sonora mariatxiak. 00:00etatik 03:30era DJ Txingudirekin musika.

Abuztuak 17, astelehena

10:30ean diana txistulari, buruhandi eta kankailuekin. 11:00etan herriko umeen XXXIX. pilota txapelketako finalak. 12:00etan Aitor Danboriena Memoriala XV. Pilota Txapelketako finala. 13:00etan pilotako sari banaketa. 17:00etan XXXII. mus txapelketa. 18:30ean herriko trikitilarien saioa. Ondotik trikitilarientzat merienda eskola zaharretan. 19:30etik 21:00etara Saltoka Euskal Musika eta dantza tradizionala. Ondotik larrain dantza. 20:00etan museko sari banaketa. 00:00etatik 03:00era herriko musikariak.

Abuztuak 18, asteartea

10:30ean diana Elutxa txaranga, buruhandi eta kankailuekin. 11:30ean bote luze. 14:00etan bertso bazkaria Larraburuan. Denentzat irekia. Sebastian Lizaso eta Amaia Agirre bertsolariak eta Joseba Olagarai gai jartzailea. 14:00etan Asaua ermitako zelaian. Plazatik Elutxa txarangarekin abiatuko dira. 16:30etik 18:30era Jokai jokoak umeentzat eta helduentzat. 20:00etatik 22:00etara Trikidantz taldea. 23:30etik 03:30era DJ Endara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun