Dantza Luzeko lehengo eta oraingo irakasleek piztutako txupinazoarekin abiatuko dira Arantzako bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 10a

Txupinazoaren ondotik, herriko dantzariek euren saioa eginen dute.

Ortzegun eguerdian Arantzako Dantza Luzea erakusten aritutakoek eta aritzen direnek botako dute Arantzako bestetako txupinazoa. Ondotik, igandera bitarte, lau eguneko besta egitarau zabala izanen dute.

ABUZTUAK 13, ORTZEGUNA

12:00etan txupinazoa. Arantzako Dantza Luzea erakusten aritutakoek eta aritzen direnek botako dute. Ondotik.kalejira herriko txistulariekin eta Lesakako Musika Eskolako akordeoilariekin. Horrez gain, azken urtean jaiotako haurrei ongietorria eginen die udalak eta programaren azal eta kontrazal lehiaketetako sariak banatuko ditu. 12:30ean herriko dantzarien emanaldia. 14:30ean herri bazkaria Euskal Parrillarekin eta Trikidantzek alaitua. Arantzako Gazte Asanbladak bingoa eginen du. 18:00etan eskolako ikasleek marraztutako kartelen erakusketa gorapean eta aldi berean, haur eta gaztetxoentzako jokoak. 20:00etan J&J DJekin musika plazan. 21:30ean zezensuzkoa. 00:00etan J&J DJekin musika plazan.

ABUZTUAK 14, ORTZIRALEA

10:00etan diana herriko trikitilariekin eta pandero jotzaileekin. 11:00etan puzgarriak frontoian. 12:30ean bertso kantu poteoa Maddi Ane Txoperena eta Julio Soto bertsolariekin eta mitxelenatar akordeoilariekin. 17:00etan entzierro ttikia plazan. 17:30ean auzoen arteko desafioa frontoian. 19:30ean buruhandien eta erraldoien kalejira, herriko akordeoilari, trikitilari, pandero jotzaile eta txistulariek osatutako fanfarrearekin batera. 20:00etan mutxikoak dantzatzeko aukera plazan. 21:30ean auzotarren afariak. 00:00etatik aitzinera Belfast taldearekin musika plazan.

Joan den urtean herriko musikariek fanfarrea ortu zuten. Aurten berriz aterako dira.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA

10:00etan diana herriko txistulariekin. 11:30ean meza. 12:00etan Arantzako Dantza Luzea frontoian. 18:00etan herri kirol saioa frontoian (sarrera bortz euro). Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala, Nafarroako Gizonezkoen Txokor Biltze Txapelketako finala eta Nafarroako Emakumezkoen Txokor Biltze Txapelketako finala. 20:00etan musika plazan Itzal Erromeria Taldearekin. 21:30ean zezensuzkoa. 00:00etan musika plazan Itzal Erromeria Taldearekin.

ABUZTUAK 16, IGANDEA

10:00etan diana herriko trikitilariekin eta pandero jotzaileekin. 10:00etan herriko pilota txapelketako finalak: hasteko haurrenak eta ondotik helduenak. 14:00etan elkartasun bazkaria. 17:00etan haurren lasterketa eta merienda. 17:30ean pilota partiduak (sarrera bortz euro): lehenbiziko, Bortzirietako gazteen partidua, ondotik, Ados Pilotako emakume pilotari profesionalen partidua eta bukatzeko, gizonezko pilotari afizionatuena. 20:00etan DJ Xaibor diskofesta. 21:30ean zezensuzkoa.

Joan den urteko bestetan, finalak jokatu zituzten pilotariak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun