Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Dantzak eta musika izan dira protagonista Berako bestetako egun handian

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 4a

Berako bestetako egun handia izaten da abuztuaren 3a eta aurten ere dantzak eta dantzariek protagonismo berezia izan dute. Goizean, Berako abesbatzak kantatu eta Berako erraldoiek dantzatutako meza ondotik, herriko bandera dantzatu du Irantzu Etxebeste Iantzi kirolariak plazan. Herriko Etxeak bere kirol ibilbidea eta dedikazioa eskertu eta omendu nahi izan dio (eta gazteekin Ados Pilota Elkartean egiten duen lana). Lehen aldiz, beraz, emakume batek dantzatu du herriko ikurra ere. Gero, Bordondantza izaten da dantza nagusia eta aurten ere hamahiru dantzari aritu dira, guztiak neskak. Zuhatz Lekuberria Senper buru zutela, Nahia Pikabea Elia, Naike Erkizia Ordoki, Nahikari Goikoetxea Urroz, Naroa Otamendi Abril, Paula Artieda Vila, Iraia Zapiain Arlegi, Olaia Otxoteko Telletxea, Onintza Zapiain Abuin, Maddi Navaridas Cuesta, Julia Artieda Vila, Amaia Arburua Sagastibeltza eta Ziortza Goia Mitxelena. Argazkiak: Ondikol eta utzitakoak

Bordondantzaren ondotik Makildantzak dantzatu dituzte eta bertsoak izan dira herriko etxeko arkupetan, Maddi Ane Txoperena eta Unai Iturriaga bertsolariekin.

Arratsaldean, San Jose Zahar Etxean izan da Insancables txaranga eta Berako Aurreskua dantzatu dute dantzariek. Arratsaldeko saioan Naroa Otamendi Abril, Ihintza Udaeta Zubieta, Loitzate Goñi Elortza, Ainhoa Irigoien Irazoki, Nahikari Goikoetxea Urroz, Lizar Irigoien Urra, Peru Lekuona Molinero, Ane Molinero Barreto, Amaia Arburua Sagastibeltza, Joel Pikabea, Luka Alzuguren Goia, Iraia Zapiain Arlegi, Enaitz Erkizia Lasaga, Oier Barcenilla Lanchas, June Lasarte, Kaiet Erkizia Ordoki, Ekhiotz Iratzoki Senper, Maddi Navaridas Cuesta, Andoni Offroy Saharrea, Sara Goñi Otamendi, Sara Alzuguren Zabala, Mattin Perez Tapia, Izaro Etxepare Elrio, Jon Arostegi Irazoki, Naike Erkizia Ordoki eta Oihan Pikabea Elia dantzariak aritu dira.

Berako musika bandak kontzertua eskaini du. Arratsean dantza herrikoiak eta suzko zezena izan dute, baita DJ Bull txosnagunean ere.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun