Jende andana elkartu zen Endara Bizirik taldeak maiatzaren 9an, larunbatean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Domiko parke eolikoa martxan da izenburupean deitutako bileran. Bertan, Domiko Parke Eoliko egitasmoaren inguruko xehetasunak azaldu zituzten. Elkartutako herritarrek, kezka agertu zuten. Aldi berean, antolatu eta lanean hasteko beharra azpimarratu zuten Endara Bizirikeko kideek. Lagundu nahi duen oro ongi etorria izanen da Domiko Bizirik whatsapp taldean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.