Informazio gehiago eske, Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentura jo du TTIPI-TTAPAk. Industria departamentuko ordezkariek TTIPI-TTAPAri jakinarazi diotenez, «proiektua 50 MW baino handiagoa denez eta bi erkidegori eraginen liokeenez [Nafarroa eta Gipuzkoa], ez da Nafarroako Gobernuaren eskumena; Espainiako Ministerioarena baizik». Hala ere, xehetasun batzuk argitu dituzte: «Domiko proiektua Lesakako eta Goizuetako lurretan egin nahi dute, eta bereziki Lesakari eraginen lioke». Gehiago ere bai: «Bederatzi aerosorgailu izanen lirateke eta ebakuazio lerroa Oiartzunen izanen luke».