Otsailak 11, asteazkena
18:00etan Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleen inauteetako kontzertua Kultur Etxean. Aitzinetik karrikabuelta eginen dute parte hartzaileek.
Otsailak 12, ortzeguna
Goizean haurrak zingar arroltze eskean aterako dira herrian. Bazkalondoan, 15:30etik aitzinera, ikastetxe bakoitzak bere patioan ospatuko du inautea. Segurtasun arrazoiengatik ezin izanen da desfilerik egin aurten. Ondotik merienda izanen dute nork bere ikastetxean.
Otsailak 15, igandea
10:00etan Inudeen eta Artzainen desfilea Eztegara pilotalekutik abiatuko da musikarien eta konpartsaren laguntzarekin. 14:00ak aldean bazkaria parte hartzaileentzat Zubiondon. 18:00etan Inudeen eta Artzainen desfilea Bidasoa karrikatik Kanttonberri karrikaraino.
*Hainbat aldaketa izanen dira aurtengo ibilbidean. Goizean Agerran ez dira Azkaine karrikatik pasako. Altzaten, berriz, Eztegara pasealekuko biribilgunetik dantzatu gabe joanen dira Uralde karrikara eta han bukatuko dute goizeko saioa. Arratsaldeko saioa Bidasoa karrikatik Kanttonberrira izanen da. Ikusleei parte hartzaileen ibilbidea ez oztopatzeko eskatu die udalak bereziki Altzaten eta Herriko Etxeko plazako sarreran.
Otsailak 16, astelehena
Goizean zingar arroltze eskea eginen dute baserrietan. Egun osoan mozorroak herrian barna ibiliko dira. 18:00etan hasita Andoni Ollokiegiren kontzertua izanen da Toki Onako estalpean. Sarrera kiroldegiko atetik izanen da.
*Altzateko lanak tarteko karrozak mugatu dituzte aurtengo inauteetan. Karrozek eta motordun ibilgailuek ezin dute lanak dauden eta desbideratze alternatiboa paratu duten eremuetan ibili, eta gidariaz aparte ezin izanen da bertze inor egon karroza gainean. Gidariek gidabaimena eta asegurua izan beharko dituzte eta gidatzeko egoera onean egon beharko dute. Gainera, udalak Iamoteneko aparkalekuan eremu bat prestatuko du karrozak egun osoan uzteko. Astearte goizerako erretiratu egin beharko dira bertan utziko karroza denak.