Berako Uzta kontzertua emanen dute larunbatean ETB1en

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Iazko ekainaren egin zuten Berako Bandak eta Berako hainbat abeslarik Berako Uzta kontzertua. Bada, larunbat honetan ETB1 kateko 'Oholtzan' saioan emanen dute 22:00etan.

Berako Musika Bandak eta Petti, Joseba Irazoki, Janus Lester, Estitxu, Beñardo, Rüdiger eta Joseba B. Lenoir abeslariak hartu zuten parte kontzertuan, eta jende aunitz bildu zen emanaldia aditzera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun