Kontzertu gogoangarria eman dute Berako Musika Bandak eta Berako abeslariek

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 9a, 10:00

700 lagun baino gehiago bildu ziren larunbatean Berako Musika Bandak eta Berako hainbat abeslarik emandako Berako Uzta kontzertuan. Ritxi Abril eta Irati Errandonea aritu ziren aurkezle lanetan, eta ETBk emanaldia grabatu zuen.

Argazkiak: Ainhoa Larretxea.

Behin baino gehiagotan nabarmendu izan da Berak duen musika emari zabala, eta larunbatean Berak emandako uzta aditzeko aukera izan zen Herriko Etxeko plazan. Petti, Joseba B. Lenoir, Joseba Irazoki, Estitxu, Janus Lester, Beñardo eta Rüdiger abeslariek beren errepertorioko bina abesti kantatu zituzten Berako Musika Bandak lagunduta.  Aitor Mitxelena musika eskolako irakaslea aritu zen banda zuzentzen, Igor Telletxea bandako zuzendaria bertze emanaldi batean baitzen.

Soinuan eta argian ere Berako bi teknikari aritu ziren: Maik soinuan eta Karlos Solano argian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun