Gaur egun, Berako Kanttonberri karrikaren 6 zenbakian du lokala, eta aldaketa «ilusioz» egin du Josune Urroz arduradunak: «Handiagoa da, eta orain arte leku faltagatik eta hezetasunagatik egin ezin genituen proiektuak lantzeko aukera ematen digu». Onerako izan da aldaketa: «Orain arte genuen lekua motz gelditzen zen eta orain guk badugu lanerako gela bat, eta bezeroek badute sartu eta ikusteko espazio gehiago. Lan egiteko erosoagoa da».