Etxalarko ehiza postuen bigarren enkanteari begira, zazpi postutan prezioa hobetu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 12a

Gaur 21 ehiza postu esleitzen zituzten eta, aspalditik ikusi gabekoa, ez da bakar bat ere hutsean gelditu.

Etxalarko uso postuen lehen enkantea egin zuten joan den larunbatean eta 21 ehiza postuak esleitu zituzten behin behinean. Enkantearen prozedurak, halere, behin behineko prezio horiek seiren batean hobetzeko aukera aurreikusten du, eta, gaur eguerdian ixten zen hobekuntzak aurkezteko epea. Bada, udalak jakitera eman duenez, zazpi kasutan prezioa hobetu egin dute. Orain bigarren enkantea (eta azkena) eginen dute irailaren 16an (asteartea) arratsaldeko 7etan.   

 

ENKANTEA 2025:    SESTA EMAN DIETEN EHIZA POSTUAK
Postuak   Hasierako tasazioa Lizitazio prezioa
1. postua - 1.112,00 1.297,33
12. postua - 2.000,00 4.433,33
14. postua - 1.112,00 1.297,33
17. postua - 433,00 505,17
18. postua - 433,00 505,17
20. postua - 2.000,00 5.891,67
21. postua - 2.000,00 4.118,33

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun