Gaur deigarria izan da 3. postuarekin gertatu dena. Izan ere, 550 tanto jo eta 2.673 euroko hasierako tasazioa 8.173 eurotara ailegatu da azkenerako.
Aurtengo enkantea mugitua izan da. Izan ere, ez zen aspalditik ikusten enkantera ateratzen diren 21 ehiza postuak lehenbizikotik saltzea eta, gainera, zortzi ehiza postutan hasierako prezioak hobetu ez ezik, batzuetan baita nabarmen hobetu ere. Halaxe gertatu da 3, 8, 10, 11, 12, 19, 20 eta 21. ehiza postuekin. Kontuak horrela, enkantea 40.103 eurotan hasi da eta, hondarrerako, postu guztiak saldu eta zortziren kasuan hasierako prezioa hobetu ondotik, 21.690 eurotan altxatu da enkantearen azken emaitza.

Enkantea 40.103 eurotan hasi da eta, hondarrerako, postu guztiak saldu eta zortziren kasuan hasierako prezioa hobetu ondotik, 21.690 eurotan hobetu da enkantearen azken emaitza.
Gibelera begiratzen hasitan, gogoratu behar da 2000. urtean 50.000 euro lortu zituela Etxalarko Udalak eta 2004an 81.875 euro.
Irailaren 12an, heldu den ortzirale eguerdiko 12etan bukatzen da sesta emateko aukera (prezioaren seiren bat igo beharko litzateke gutienez) eta sesta ematerakoan hobetzea izan dutenekin, berriz eginen da enkantea irailaren 16an, asteartea, arratsaldeko 7etan.
| EHIZA-POSTUEN LEHEN ENKANTEA 2025 | |||
| Postuak | Tantoak |
Tasazioa | Behin behineko esleipena |
| 1. postua | - | 1.112,00 | 1.112,00 |
| 2. postua | - | 1.112,00 | 1.112,00 |
| 3. postua | 550 | 2.673,00 | 8.173,00 |
| 4. postua | - | 2.083,00 | 2.083,00 |
| 5. postua | - | 2.673,00 | 2.673,00 |
| 6. postua | - | 2.083,00 | 2.083,00 |
| 7. postua | - | 2.673,00 | 2.673,00 |
| 8. postua | 280 | 3.953,00 | 6.753,00 |
| 9. postua | - | 2.696,00 | 2.696,00 |
| 10. postua | 290 | 2.696,00 | 5.596,00 |
| 11. postua | 360 | 3.953,00 | 7.553,00 |
| 12. postua | 180 | 2.000,00 | 3.800,00 |
| 13. postua | - | 1.761,00 | 1.761,00 |
| 14. postua | - | 1.112,00 | 1.112,00 |
| 15. postua | - | 1.112,00 | 1.112,00 |
| 16. postua | - | 433,00 | 433,00 |
| 17. postua | - | 433,00 | 433,00 |
| 18. postua | - | 433,00 | 433,00 |
| 19. postua | 51 | 1.112,00 | 1.622,00 |
| 20. postua | 305 | 2.000,00 | 5.050,00 |
| 21. postua | 153 | 2.000,00 | 3.530,00 |
| 40.103,00 | 61.793,00 | ||