Bortzeguna aurten Lesakan, urriaren 11n

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 10a

Etxalarri lekukoa hartuta, aurten Lesakan eginen dute Bortzirietako euskaltzaleak biltzea helburu duen besta. Urriaren 11rako antolatu du hitzordua Bor-Bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak.

Bortzirietako euskaltzaleak elkartzeko asmoz iaz egin zuten lehenengoz Bortzeguna. Egun osoko egitaraua antolatu zuten Etxalarren eta, aurten ere, egitarau zabala prestatzen ari dira bide beretik Lesakan. Solasa, euskararen arnasa lelopean, aldarrikapenak, bazkaria, mutxikoak eta bertze izanen dituzte, bertzeak bertze. Aitzinerago zabalduko dute egitarau zehatza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun