Bestak 2025

Ortzegunean hasi eta igandera arte ospatuko dituzte Agerrako bestak

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 27a

Bestan murgiltzeko prest da Berako Agerra auzoa. Herriko bestak ospatuko dituzte 47. aldiz, eta ortzegunetik igandera arte egitarau zabala prestatu dute Berako Udalaren laguntzaz.

Egitarau zabala antolatu dute aurten ere bestetarako:

Abuztuak 28, ortzeguna

  • Egun osoan Agerra Cup futbol txapelketa. Txapelketa hiru multzotan jokatuko dute eta hamabi talde ariko dira lehian 11:00etan hasita. Finalak 19:00etan, 19:30ean eta 20:00etan jokatuko dituzte.
  • 20:30ean afari autogestionatua karpan.

Abuztuak 29, ortziralea

  • 17:00etan tortilla lehiaketa.
  • 18:30ean Agerra kantari.
  • 20:00etan altxaferoa, haurren eta helduen danborrada.
  • 21:30ean auzo afaria.
  • Afalondoan musika mexikarra.
  • Ondotik, dantzaldia J&J DJarekin.

Abuztuak 30, larunbata

  • 10:00etan plater tiroa Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
  • 11:30ean frontenis txapelketako finala.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Irats taldeko trikitilariekin.
  • 15:30ean haurrentzako jokoak. Izen ematea 15:00etan izanen da.
  • 18:00etan Luis Mari Apeztegiaren omenezko kros herrikoia. 18:00etan haurren lasterketa izanen da eta 18:30ean helduena.
  • 20:30ean Gure Txokoa Dantza Taldearen emanaldia.
  • Ondotik, suzko zezena.
  • Gero, bokata jatea karpan.
  • 22:00etan Trikilatz taldearekin dantzaldia.
  • Ondotik, Perry DJa.

Abuztuak 31, igandea

  • 11:30ean erraldoiak eta buruhandiak gaiteroekin.
  • 12:00etan meza.
  • Ondotik, apar besta.
  • 12:30ean mutxikoak zelai gorrian.
  • 14:30ean auzo bazkaria Fer eta Beñat musikariek alaiturik.
  • Pontx pailazoaren Denak plazara ikuskizuna zelain gorrian.
  • 18:00etan txokolate jatea plazan.
  • Ilunabarrean afari autogestionatua karpan eta bingoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun