Elizateko lanak barrenetik ikusteko ate irekiak izanen dituzte Igantzin larunbat goizean

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 15a, 14:00

Elizateak barrenetik izanen duen itxura ikusteko aukera izanen dute larunbat goizean igantziarrek.

Garai batean eta denbora luzez Igantziko herriko etxeko bulegoak eta La Villa jatetxea hartu zituen eta aspaldixkotik obretan dagoen Elizateko zaharberritze lanak barrenetik ikusteko aukera emanen du Igantziko udalak uztailaren 19an, larunbatean 11:00etatik 14:00etara. Egun berezi honetan hurbiltzen direnek luntx bat dastatzeko aukera ere izanen dute, herriko etxeak gonbidatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun