Apirilaren 26ra arte
Beraz, goitik beheiti zaharberritua eta instalaziorik modernoenez hornitua egonen den Elizateko La Villa jatetxea eta ostatua kudeatzeko eta ustiatzeko enkante deialdia egin du Igantziko Herriko Etxeak. Kontratuak bortz urteko epea du eta hamar urtera arte luzatzeko aukera du. Lizitazioaren hasierako aurrekontua 78.060,60 eurokoa izanen da (gehi BEZa). Proposamenak Igantziko herriko etxean aurkezteko hondarreko eguna apirilaren 26a da. Informazio eta xehetasun gehiago 948 63 77 81 telefonoan edo bulegoa@igantzi.eus helbide elektronikoan edo Igantziko Herriko Etxeko webgunean.