'Gogoa pauso, pauso bide' dokumentala emanen dute ortziralean Arantzan, Etxalarren eta Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 5a, 11:00

'Gogoa pauso, pausoa bide' dokumentaleko protagonistetako batzuk pasa den asteko aurkezpenean.

Pasa den ortziralean aurkeztu zuten jendaurrean  1970eko eta 1980ko hamarkadetan Bortzirietan euskararen alde lanean aritutako 20 euskaltzaleren testigantzak biltzen dituen  'Gogoa pauso, pausoa bide' dokumentala. Larunbatean Beran eman zuten dokumentala, eta ortziralean, hilaren 7an, Arantzan, Etxalarren eta Igantzin emanen dute.

Arantzan liburutegian emanen dute dokumentala, Etxalarren Pello Apezetxea Kultur Gunean eta Igantzin eskolzarrean. Hiru emanaldiak 19:00etan izanen dira.

Dokumentala Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimenez egin dute eta 20 lagun elkarrizketatu dituzte: Juana Larralde eta Patxi Larretxea aranztarrak;  Bittori Telletxea, Bixente Taberna, Itxaro Aranibar, Ixa Ordoñez, Joxe Mari Iratzoki, Patxi Iñigo eta Pepi Olaetxea beratarrak; Joxema Irigoien eta Kontxexi Arangoa etxalartarrak; Joxepa Etxeberria eta Oskar Txoperena igantziarrak; Amaia Abuin, Antton Erkizia, Eduardo Conde, J. Emilio Txoperena Txoltxan, Kontxi Erro eta Manolo Arozena lesakarrak eta Goldarazko Mikel Legarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun