Kirola egiteko arropa ugari dute salgai: «mendikoa, futbolerako, karrikarako sport arropa, osagarriak, motxilak, galtzerdiak, txanoak… pixka bat denetik. Bere garaian oinetakoak ere izan genituen, baina leku haundia hartzen zuten eta horren ordez arropa gehiago eskaintzea erabaki genuen». Bezero gehienak Berakoak baditu ere, «Bortzirietatik eta Malerrekatik etortzen zaizkit, eta Irun ingurukoak ere bai».
Eguberrietan «Erregeen astean izaten da mugimendu haundiena, arropa gehiago oparitzeko ohitura izaten baita: mendiko galtzak, kamisetak, jertseak… opari praktikoak dira, urte guzirako balio dutenak».