Bortzegunean parte hartu zuten euskaltzaleei eskerrak eman dizkie Bor-borrek

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 16a, 13:30

Joan den larunbatean egin zuten Etxalarren Bortzeguna, eta Bor-borreko talde eragileak eskerrak eman nahi izan dizkie «modu batean edo bertzean parte hartu duzuen euskaltzale guziei».

«Izan txandak eginez, izan antolaketa lanetan arituz, izan larunbateko ekitaldietan parte hartuz... Zuen ekarpenari esker, larunbatean bortziritarrek aukera izan genuen Etxalarren elkartzeko eta tarte eder bat pasatzeko euskara ardatz hartuta».

Eskerrak ematearekin batera, «hemendik aitzinera ere eskuz esku lan egiteko» deia egin du, «euskaratik, euskaraz, elkarrekin eta batera».

Ikusi hemen larunbateko argazkiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun