Ttipi Txartela

«Haur, heldu eta adinekoentzako eskaintza dugu kiroldegian»

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 11a, 12:00

2024/25 ikasturterako prest da Berako Toki Ona kiroldegia, Sastrako Kirol Zerbitzuak jarduera eskaintza zabala baitu adin guzietarako: «haurrentzako multikirola, dantza eta gazte fitness dugu, helduentzako zumba, pilates, ziklo eta gap, eta adinekoentzako mantentze gimnasia». Gainera, «aurtengo berritasunak body pump klasea eta hirugarren adinerako entrenamendu funtzionala dira».

Udazkenean «mugimendu haundia izaten da kiroldegian, bazkidetzeko eskaintza egiten dugu eta aurten ere hagitz erantzun ona izaten ari da. Gainera, jarduerak ezagutzeko ate irekien jardunaldiek ere jendetsuak izan dira». Azaldu duenez, «berria izanik, body pump izan da jarduerarik arrakastatsuena, jende aunitzek eman baitu izena probatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun