Iarmendiko uso postuen lehen enkantea larunbat eguerdian eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 6a, 10:00

Etxalarko uso ehiza postuen enkantea, iaz.

21 postuen hasierako prezioa 39.050 eurokoa da

Etxalarko Udalak enkante irekia eginen du aurtengo ehizaldirako Iarmendiko uso postuak errentan jartzeko. Enkantea herriko etxean eginen dute irailaren 7an, larunbatean 12:00etan, ahozko eskaintzen bidez.

Denera 21 postu aterako dira enkantean eta hasierako prezio 39.050 eurokoa izanen da. Garestienak, 8 eta 11 postuak, 3.849 eurotan aterako dira eta 9 eta 10 postuak 2.625 eurotan. 3, 5 eta 7 postuak 2.603 eurotan aterako dira eta 4 eta 6 postuak 2.028 eurotan. Hauek dira garestienak. Gainerakoak 1.947 eurotan (hiru postu), 1.715 eurotan bat eta bortz postu 1.083 eurotan. Merkeenak, ohi bezala, 16, 17 eta 18 postuak izanen dira, 422 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun