Bestak 2024

Etxalarko bestak ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 09:00

Etxalarko dantzariek saioa eskainiko dute bestetako egun handian.

Asteazken arratseko altxaferoaren aitzinetik lasterketa herrikoia eginen dute eta igandean, asauaz gain, bertso bazkaria izanen dute Larraburuan Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita bertsolariekin

Abuztuak 14, asteazkena

17:00etan VII. lasterketa herrikoia. Haurrentzat eta helduentzat lasterketa ez lehiakorra. 12 urtetik behetiko haurren izen ematea. 17:30ean haurren lasterketa eta helduen izen ematea. 18:00etan helduen lasterketa. Ondotik merienda. 19:45ean agerraldi isila Euskal Presoak Euskal Herrirat. 20:00etan altxaferoa. Txistulariak, trikitilariak, Elutxa txaranga, buruhaundiak eta kankailuak. Txanpaina eta goxokiak banatuko dira. 21:30ean herri afaria frontoian. Herri afarian eta ondotik Elutxa txarangak girotuko du gaua. 00:30ean dantzaldia Itzal erromeriarekin.

 

Abuztuak 15, ortzeguna

10:00etan dianak gaitariekin, buruhaundiekin eta kankailuekin. 12:00etan meza nagusia txistulariekin eta ondotik Javier Perez de Azpeitiaren organo kontzertua.  12:30ean herriko dantzarien saioa txistulariekin eta musikariekin. Ondotik eskola zaharreko estalpean hamaiketakoa dantzarientzat eta musikarientzat. 18:30ean herri kirolen proba konbinatua. 20:00etan Fan & Go taldearen emanaldia. 23:00etan su artifizialak. 00:00etan Fan & Go taldearen emanaldia.

 

Abuztuak 16, ortziralea

10:30ean dianak herriko trikitilarien eskutik, buruhaundiekin eta kankailuekin. 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara haurrendako joko parkea. 13:30ean asau ttikia haurrentzat. 16:30ean eskalada frontoi gibelean haurrentzat eta helduentzat. 18:00etan herriko gazteen arteko herri kirol desafioa.19:30ean Jaian Jai taldea. 00:00etan DJ Track.

 

Abuztuak 17, larunbata

10:30ean diana herriko txistularien eskutik buruhaundiekin eta kankailuekin.11:00etan herriko umeen XXXVII. pilota txapelketako finalak. Aurre-benjaminak, benjaminak, benjaminak/alebinak eta infantilak. 12:00etan Aitor Danboriena Memoriala XIII. pilota txapelketako finala. 13:00etan pilotako sari banaketa. 17:00etan XXX. Mus Txapelketa. Bi kategoria izanen dira, handiena eta 16 urtetik beheitikoena. Apuntatzeko 16:30etik aitzinera. 18:30ean herriko trikitilarien saioa. Ondotik trikitilarientzako merienda eskola zaharrean. 19:30ean Saltoka euskal musika eta dantza tradizionala. 20:00etan museko sari banaketa. 00:00etan Laket taldea.

 

Abuztuak 18, igandea

10:30ean diana Elutxa txarangaren eskutik, buruhaundiekin eta kankailuekin. 12:00etan Hodei magoaren emanaldia. 14:00etan bertso bazkaria Larraburuan. Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita bertsotan, eta Joseba Olagarai gaiak jartzen.  14:00etan asaua ermitako zelaian. Plaza ingurutik Elutxa txarangarekin batera elkarrekin joanen dira ermitako zelaira. 16:30ean jolas dinamikoak, sortzaileak eta pantailarik gabekoak haurrentzat Txiribueltaren eskutik. 20:00etan Trikidantz plazan. 19:00etan Puntu Morea plazan. Eraso matxisten aitzinean arreta emateko zerbitzua. 23:30ean DJ J&J.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun