Bestak 2024

Aranztarrak ere prest dira bestak ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 12a, 12:00

Bi egunen buruan, besta giro betean murgilduko dira aranztarrak, eta lau egunez gozatzeko aukera ederra izanen dute.

Abuztuak 14, asteazkena

12:00etan txupinazoa. Ondotik kalejira herriko txistulariekin eta Lesakako Musika Eskolako akordeoilariekin; azken urtean jaiotako haurrei ongietorria eta programaren marrazki lehiaketako sari banaketa. 12:30ean herriko dantzarien emanaldia. 14:30ean herri bazkaria Goiko Karrikan, Euskal Parrillaren eskutik eta Trikidantzek alaitua. 18:00etan herriko eskolako ikasleek marraztutako marrazkien erakusketa gorapean. 18:00etan haurrentzako eta gazteentzako jokoak. 20:00etan musika plazan Belfast taldearekin. 21:30ean zezensuzkoa. 00:00etatik aitzinera musika plazan Belfast taldearekin. 

Abuztuak 15,ortzeguna

10:00etan diana herriko txistulariekin. 11:30ean meza. 12:30ean Arantzako Dantza Luzea frontoian. 17:30ean pilota partiduak. Sarrera: bortz euro. Lehenbiziko partiduan Bortzirietako gaztetxoak; bigarrenean emakumezkoak: Eneritz Arrieta eta Ane Mendiburu, Natale Aranburu eta Maite R.L. Mujikaren kontra. Hirugarren partiduan gizonezko afizionatuak: Iker Egiguren eta Antton Apezetxea, Oihan Canabal eta Markel Lizeagaren kontra. 20:00etan bertso saioa plazan. Bertsolariak Kattin Madariaga, Maddi Ane Txoperena, Jon Maia eta Jesus Mari Irazu eta gai jartzailea Itziar Mitxelena. 21:30ean zezensuzkoa. 00:00etan musika plazan Obaneuke taldearekin.

Abuztuak 16, ortziralea

10:00etan diana herriko trikitilariekin. 10:00etan herriko pilota txapelketako finalak; haurrenak eta helduenak. 14:00etan udaletako ordezkarien arteko bazkaria. 17:00etan entzierro ttikia plazan. 18:00etan auzoen arteko desafioa frontoian. 20:00etan buruhaundien eta trikitilarien kalejira. 20:15ean mutxikoak plazan Holako taldearekin. 21:30ean auzoetako afariak. 00:00etan musika plazan Holakorekin. 

Abuztuak 17, larunbata

10:00etan diana herriko trikitilariekin. 11:00etan puzgarriak frontoian. 13:00etan elkartasun kantu-poteoa. 14:00etan elkartasun bazkaria eskolan. 17:00etan haurren lasterketa eta merienda plazan. 18:00etan herri kirolak frontoian. Sarrera: bortz euro. Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren finala (Oier Mitxelena, Aitor Saralegi, Julen Urrutia, Beñat Senosiain eta Iker Goldarazena); Nafarroako Gizonezkoen Txokor Biltze Txapelketa (Josu Elizalde, Unai Iantzi, Lur Gil, Ander Arbilla, Asier Agirre eta Eneko Herrera); Nafarroako Emakumezkoen Txokor Biltze Txapelketa (Ainhoa Etxegarai, Sara Zapata, Nerea Huarte eta Ainhoa Iraizoz ) eta arpana erakustaldia. 20:00etan musika Joxpa taldearekin. 21:30ean zezensuzkoa. 00:00etan musika Joxpa taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun