Nafarroako Kanal Laburren Foru Legean egindako aldaketak aurkeztu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 31a, 11:30

Berako formakuntzan parte hartu zuten herritarrak. Nafarroako hainbat txokotan egiten ari dira topaketak.

Intiak Cederna Garalur elkartearen laguntzarekin batera, zuzeneko salmentan merkaturatzen duen ekoizleeentzako solasaldia egin zuten pasa den astean Beran. Nafarroako Kanal Laburren Foru Legean egindako aldaketak azaldu zituzten bileran batez ere.

Zuzeneko salmenta bidez saltzen duten ekoizleez gain, bileran tokiko produktuak saltzen dituzten txikizkako salmentako establezimenduetako kideak eta  jatetxe-arloan aritzen diren profesionalak ere bildu ziren.

Nafarroako Gobernuak Kanal Laburren Foru Legean egindako aldaketak azaldu zituzten bertan. Aldaketarik nabarmenena da legeak zehazten duela bereizgarri baten bidez zehazten ahal dela dendak, harategiak, jatetxeak, jantoki kolektiboak edo nekazalturismoak zuzenean erosi diola ekoizleari

Legeak, gainera, bi logotipo berri sortu ditu: salmenta zuzena adierazten duena, urdina, eta hurbileko salmenta adierazten duena, horia. Elizondon aurkeztu zituzten ekainean.

Solasaldian  ekoizleek merkaturatzeko bide laburren erregistroan izena emanez gero izan ditzaketen abantailak ere azaltzen dira. Horrela, logotipoari eta web orri berriari esker gehiago ikusteaz eta sustatzeaz gain, bi salmenta-kanal horiek bultzatzeko laguntzak izango dituzte eta merkaturatzeari buruzko prestakuntza jasoko dute.

Berako aurkezpenaz, gain, Tuteran, Arruazun eta Arizalan aurkeztu dute legea eta bertze hainbat lekutan ere aurkeztuko dute.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun