Iñaki Gogortzari omenaldia egin diote Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 12:00

Maiatzaren 30ean zendu zen Iñaki Gogortza Billabona 'Botxo' eta atzo egin zioten agur ekitaldia eta omenaldia Otsanda parajean. Herri mugimenduetan urte luzez ibilia zen, eta berarekin batera militantzian aritutako aunitzen ahotsak eta Gogortzarekin izandako bizipenak aditzeko aukera izan zen atzo.

Bertzeak bertze, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko kideak, Berako EH Bildukoak eta ezker abertzalekoak, Harrera Sarekoak, LABekoak, pentsionisten mugimendukoak eta Labiaga Ikastolakoak mintzatu ziren.

Musikak ere izan zuen protagonismoa Kuxkuxtu txarangako lagunak, Joseba Irazoki eta Beñardo Goietxe, Ekhiñe Zapiain, Gerardo Ros eta Ixiar Elortza aritu ziren kantuan. Errautsak bota zituzten, eta aurreskua ere dantzatu zioten.

Lore eskaintza egin zioten eta ekitaldia bukatzeko Internazionala eta Eusko Gudariak kantatu zuten.

Jende aunitz bildu zen Otsandan, horietako aunitz Beratik oinez elkarrekin joan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun