1991ko udal hauteskundeetan zinegotzi atera zen Beran HB taldearekin eta geroztik, udal hauteskundeetako zerrendatan aurkeztu izan da. Horrekin batera, Espidobaita elkartean ibili da, baita presoen aldeko mugimenduan buru-belarri ere.
Kultur batzordean ere ibili da eta Lurraren Eguneko antolatzailea eta laguntzailea izan da. Euskara batzordean eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Aholkularitza Batzordean urteak eman ditu eta azken urteotan Osasun Bidasoa Plataforman eta Nafarroako Osasun Plataforman ere ibili da, bien arteko zubi lanak eginez. Baztan-Bidasoaldeko Pentsiodunen Mugimenduan ere aritu da eta Harrera Sarean ere lan handia egindakoa.