Ura moztuko dute bihar eta etzi Berako San Jose egoitzan, Labiaga ikastolan eta Suspel Ttiki auzoan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 1a, 13:30

Berako Kanttonberri karrikan egiten ari diren lanak direla eta, ur mozketak izanen dira heldu den ortzegunean eta ortziralean herriko hainbat lekutan. Zehazki, ortzegunean eta ortziralean 09:00etatik 19:00etara ez da urik izanen San Jose Egoitzan, Eztegara pasealekuan dagoen Labiaga ikastolaren egoitzan eta Suspel Ttiki auzoan.

Horrez gain, udalak jakinarazi du lanak direla eta bi egun horietan uraren presioak arazoak egoten ahal direla herriko bertze auzoetan eta karriketan.

Horrez gain, aste osoan autoentzat itxita egonen da Kanttonberri karrikako zubia, eta autoek Legiatik sartu beharko dute auzora. Oinezkoen kasuan auzoko sarrera mugatu egin dute eta Legiatik zein Kanttonttikitik joateko gomendatu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun