Gaurtik hasita Berako Kanttonberri karrikako zubia itxita egonen da autoentzat

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 29a, 10:30

Kanttonberrira autoz sartu nahi dutenek Legia karrikan barna sartu beharko dute.

Kanttonberri karrika erabat berritzeko lanak egiten ari dira Beran, eta horren ondorioz, gaur goizean hasita autoentzako zubia erabat itxi dute. Oinezkoen kasuan, sarrera murriztua da, segurtasunagatik. Auzora autoz sartu nahi dutenek, Legiatik egin beharko dute. Oinezkoen kasuan, Legiatik sartzeaz gain, Kanttonttikitik joateko aukera ere bada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun