Horrez gain, «ahal den neurrian landareak zaintzeko aholkuak ematen dizkiet bezeroei. Baina gero garrantzitsua da norberaren intuizioa eta trebetasuna, eta noski, landareari denbora eskaintzea. Barneko landareak erraz egokitzen dira, baina kanpokoak etxe bakoitzaren baldintzetara moldatu behar dira; orientazioa, hezetasuna, ura…».
Salmenta sasoiaren araberakoa izaten da; «denboraldi bakoitzak bere landareak ditu. Neguan Santu Guztien egunaren inguruan izaten da salmenta haundiena eta udaberrian salmenta ttikiagoa baina denboraz luzeagoa izaten da. Aroak urtero errepikatzen dira».
Izan ere, «loreak erosteko ohitura mantendu egin da eskualdean. Egia da norberak etxean edukitzeko landareetan, batez ere kanpokoetan, jaitsiera haundia izan duela, jendeak bertze lehentasunak dituelako. Baina oparitzeko edo eskaintzeko loreetan salmenta igotzen ari da. Eskertzen dugun oparia da eta gero eta gehiago hartzen dugu kontuan».