Ttipi Txartela

«Bizitza lasaiago hartu eta gorputzari aditu behar diogu»

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 1a, 12:00

Duela 22 urte ireki zuen Karlos Alzugarayk fisioterapia eta osteopatia zentroa Beran; «2002ko martxoan». Bertan, «osasuna hobetzeko eskuzko tratamenduak egiten ditut osotasun batean».

Azaldu duenez, «jendea beti minez etortzen zait, eta min hori kentzen edo baretzen saiatzen naiz. Gaizki pasatu duen jendea errepaso bat ematera ere etortzen da tarteka. Autoa tailerrera mantentze lanetarako eramaten den bezala, gorputzarekin berdin».

Gainera, azken urteetan gorputza zaintzeko joera «aunitz aldatu da, jendeak puskaz gehiago zaintzen du bere burua: niregana etortzen, kirola egiten, eguneroko ohiturak aldatzen…». Hala ere, «gaur egun sobera agudo bizi gara, eta pentsatu gabe egiten ditugu gauzak. Ez dugu bizitza estimatzen, nire ustez. Bizitza lasaiago hartu behar dugu, eta gure gorputzari aditu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun