Ttipi Txartela

«Herri ttikietan gidabaimena beharrezkoagoa izaten da»

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 29a, 12:00

40 urte eginen ditu aurten Semper autoeskolak Berako Eztegara pasealekuan, nahiz eta Karlos Semperren aitak lehenago irekia zuen negozioa. Bertan, «ziklomotorreko A1 (125 cc arte) eta A2 (400 cc inguru) baimenak eta kotxeko B gidabaimena atera daitezke».

Ziklomotorrerako «15 urtetik 28-30 urteak arteko jendea etortzen da. Lehen jende helduago ere ibiltzen zen baina orain ez. Kotxeko karneta ateratzeko ere 18 urtetik 22-23 urtera arte etortzen da jendea».

Herrietan «normalean gaztetan ateratzen dugu karneta. Hirietan autobusa eta garraio publikoak hobeak dituzte eta mantsoago ateratzen dute, baina herri ttikietan bizitzeko beharrezkoa da; lanera joateko, medikuarengana… Kanpotik heldu den jendea hortaz konturatzen da, eta atzerriko jendea ere etorri ohi zaigu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun